lehen begi-kolpeko maitasuna izan zen. Udan iritsi zenetik, Take Kubok bere zaleen maitasuna bereganatu zuen. Jatorra, naturala, eta, lehen aldiz berdegunea zapaldu zuenetik, bagenekiena erakutsi zuen, futbolari aparta zela.
Osagai horiekin, inor ez zen harritu aurrelari japoniarrak atzo Loidibarrengo BM Supermerkatuetara (Lasarte-Oria) egindako bisitan topatu zuen jendetza. Haraino hurbildu zen Take Kubo, gure jarraitzaileentzat otsaileko MVP gisa egiaztatzen duen garaikurra jasotzera.
Zaleei, batez ere txikienei, harrera egin aurretik, David Blancok, MVPko irabazlea, eta japoniarrak opariak jaso zituzten gure babeslearen eskutik. Erromarako energiak kargatzeko arratsalde aproposa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin