DERBIA KELER ESPAZIOAN

Lagun artean hobeto sufritzen da

Vídeo

Ez zen espero genuen gaua izan. Ezta gutxiagorik ere. Derbia San Mamesen geratu zen eta Realeko zaleek ezin izan zuten nahigabea saihestu. Hala ere, mina hobeto jasaten da konpainia onean, eta horixe gertatu zen Keler Espazioan.

Ehun zale baino gehiago bildu ziren Reale Arenako ostalaritza gunean, partida jarraitu eta distantziatik animatzeko. Arratsaldeko bostetan ateak ireki zituztenetik, hainbat eta hainbat realzale hurbildu ziren espazio berria ezagutzera.

Partida orduan hasi zen giroa berotzen. Gaua ez zen txarra, eta Remiroren geldiketak are gehiago entxufatu gintuen. Baina golak hasi ziren eta azken beherakada saihestezina izan zen. Kexak alde batera utzi eta ostegunean buelta ematea tokatzen da. Goazen!

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/196/7/8d0dd67c-c4eb-4333-bd76-1bf056ac714e.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!