Alboan GKE

Lagundu iezaiezu zure mugikor zaharrarekin

Vídeo

Kongoko gerraren biktimak lagun ditzagun. Orain dela aspalditik, ALBOAN GKE-k zenbait proiektu garatzen ditu gatazka armatuen ondorioz indarkeria sexuala sufritzen duten milaka emakumeak laguntzeko. Real Sociedad Fundazioak arazo honekin bat egin nahi du

Horretarako, eta zuk ere laguntzeko aukera duzulako, deialdi bat egiten dugu datorren apirilaren 29an Anoetan Granada CF aurkako partidan zure mugikor zaharra (kargadoreak ere) ekar dezazun eta estadioaren sarreretan kokatuko diren edukiontzietan utzi dezazun. 

Gaur eguerdian aurkeztu da ekintza hau, Anodni Iraola Real Sociedad Fundazioako zuzendaria eta Marimar Magallon Alboaneko zuzendariaren presentziarekin. Iraolaren hitzetan, “ekintza honetara atxikitzen gara eta salatu egiten dugu Kongon emakumeek sofritzen duten indarkeria. Ekintza sinbolikoa da baina oso garrantzitsua guretzat. Gure infantil taldeko gazteak egongo dira ateetan telefonoak jasotzen”. Marimar Magallon esanetan, “Real Sociedad Fundazioarekin dugun harrremana eta ekimen honek jende askok gu ezagutzea eta kanpaina honi buruz jakitea ahalbidetzen digu. Realaren fundazioak, gainera, Alboanek defendatzen dituen baloreekin bat dator”. 

Gainera, ekimen honek mugikorren erabilera arduratsua bultzatzen du, birziklatzetik pasatzen direlako -osagaien %90a birziklatzen da- eta mineralen erauztearen beharra murriztu egiten da -gatazkaren eta emakumeen kontrako indarkeriaren iturri dena.

2014tik, ALBOAN-k Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpaina bultzatzen du giza eskubideak urratzea eta ingurugiroaren suntsipena salatzeko asmoz, eta orain dela 20 urte baino gehiago Afrikako herrialdea hontzen ari den gatazkaren amaieran laguntzeko. 

Informazio gehiago izateko, sinatzeko eta kanpainan laguntzeko  http://www.tecnologialibredeconflicto.org/ helbidean sartu zaitez.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!