REAL SOCIEDAD B 1-1 CD PRADEJÓN

Landutako berdinketa

Bigarren taldeak 1-1 berdindu du CD Pradejón taldearen aurka gaur arratsaldean Zubietan jokatutako neurketan.

Partida hasi bezain laster, kanpoko taldeak baloia langara bidaliz abisatu du, eta taldea kokatzeko denborarik gabe, 4. minutuan, markagailua ireki dute Saioak area kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Nabarmentzekorik gabeko denbora baten ondoren, 27. minutuan, etxekoen lehen aurketa iritsi da. Ezker hegaletik Intzak erdiratu eta Guridik errematatu du, baina kanpora joan da gutxigatik. Hurrengo abisua kanpoko taldearena izan da berriro, Talia area barruan sartu da, defentsa donostiarra atzean utzi eta jaurtiz, baina oraingo honetan, Arrulak harrapatu du baloia. 

Aldegeletatik igaro ondoren, Realak ondo erreakzionatu du, eta bigarren zatia hasi eta 3 minutu eskasera eduki dute lehen aukera. Intzak ezker hegaletik zentratu du area barrura, Guridik kontrolatu baina behar baino luzeago joan zaio eta atezainak harrapatu du baloia. Presioa egiten jarraitu dute eta gehiago iritsi dira arerioaren eremura, baina ezin izan dute aukera argirik sortu. Aukera garbiena Solok izan du area barruan egindako buruko errematearen bitartez, eta jarraian, Marenek izan du berdintzeko aukera, area kanpotik jaurtiz baina Sehila atezainak harrapatu du. Balantza Realaren aldera okertuz zihoan, eta saiakera batzuen ondoren, berdinketaren gola iritsi da. Estrada area barruan sartu da, Ixiri aurpegiz utzi, Oiartzungoak jaurti eta Irati jo ondoren, baloiak langan jo eta ate barrura sartu da. 

Partidako zati handi batean atzetik joan ondoren, landutako berdinketa lortu du bigarren taldeak. Merezitako atsedenaren ondoren, Espanyol izango dute aurkari hemendik hamabost egunera.


Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: J. Arrula, H. Uranga, Azpirotz (mati, min. 76), Solo, Enara L. (Estrada, min. 76), Maren, Naroa (Garazi, min. 81), E. Guridi (Olaetxea, min. 68), Helene (Ixi, min. 68), Intza eta Sarriegi. 

CD Pradejón: Sheila, Saioa, Ezkurdia, Talom, Lidia Alén, Talía (Herce, min. 59), Rodri (Alejandra, min. 85), M. Gestera, Ana Pagola (Telleria, min. 85), Galán eta Itxaso (Sara, min. 59). 

Golak: 0-1: Saioa, min. 4; 1-1: Ixi, min, 83.

Epailea: Ingrid Pardo. Etxeko Estrada eta kanpoko Herce, Sheila eta Galán zigortu ditu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!