SANSE 3-0 BARAKALDO

Landutako garaipena

Vídeo

Garaipen bikaina Sansek lortu duena gaur arratsaldean Zubietan. Hiru eta huts irabazi dute gipuzkoarrek Barakaldoren aurka, sendotasun handia erakutsiz aurrekalde eta atzekaldean.

Txuri-urdinek beste aurkari handi baten aurka jokatu behar izan dute etxean, lehenengo postuetan kokatuta dagoen taldea. Eta Aitor Zulaikaren mutilek ondo aurre egin diote norgehiagokari. Altertiba handiko lehenengo zatia ikusi dugu, baina Racingen aurkako neurketarekin alderatuz, gaurkoan eraginkorragoak izan dira txuri-urdinak. Olaizolak lehenengoa sartu du area barruko jaurtiketa sendo batekin hogeigarren minutuan. Roberto Lopezek, penaltiz, bigarrena egiteko abagunea izan du baina kanpoko atezainak saihestu egin du.

Minutuak igarotzen joan dira bigarren zatian, eta ez da inor nagusi izan. Horrek mesede egin dio Sanseri, markagailuan aurretik jarraitzen zuelako. Amaitzeko ordu laurdena geratzen zenean, Zubimendik kontraeraso bat aprobetxatu du bigarrena egiteko. Bizkaitarrek saiatzen jarraitu dute baina gure bigarren taldearen lana gaurkoan harrigarria izan da aurkariak golik ez sartzeko. Neurketako jokaldi azkenetariko batean Djouahrak hirugarren eta azken gola sartu du beste kontraeraso batean.

Lau garaipen azkeneko bost neurketetan. Zazpigarren postua momentuz. Hurrengo astean, txuri-urdinek Langreoren aurka jokatuko dute etxetik kanpo.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ruiz-Zeberio, Sola, Petxarroman, Lapeña, Jimenez, Guevara, Veiga, El Hadaddi (Zubimendi, min. 68), López, Barrenetxea (Djouahra, min. 80), Olaizola.

Barakado: Viorel, Agirrezabalaga, Picon, Ruiz, Prats, Martí+inez (F. Garcia, min. 66), Sánchez, Oteo (Sarkic, min. 81), Villacañas, Barbosa (S. García, min. 81), Gonzalez.

Golak: 1-0: Olaizola, min. 20; 2-0: Zubimendi, min. 73; 3-0: Djouahra, min. 86

Epailea: Muñoz Piedra. Txartel horia erakutsi die etxeko Sola eta Zubimendiri eta kanpoko Picon eta Oteori. Barakaldoko Agirrezabalaga kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 86).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!