SANSE 1-0 SD LEIOA

Landutako garaipena

Vídeo

Sansek ofizioz betetako garaipenarekin estreinatu du denboraldia, bere aukera aprobetxatuz eta defentsan sendo arituz, SD Leioari bat eta huts irabazita.

Zazpi hilabete baino gehiagoko etenaldiaren ondoren, txuri-urdinak bueltan dira. Eta oso sentsazio onekin eta serio aritu dira hasieratik. Partida hauetan ohikoa den bezala menderatu gabe, baina baita egoerara egokitzen jakinda ere. Bizkaitarrak hobeto aritu dira lehen minutuetan, gipuzkoarren baloiaren irteera presionatuz eta jokaldi arriskutsu batzuk sortuz. Baina garrantzitsuena, gola, gure filialak lortu du. Hamaika metroetatik, lehen zatiaren erdialdera, Navarrok txuri-urdinak aurreratu ditu zati honetan abagune bakanetako batean.

Bigarren zatian sufritzea tokatu da, eta aurkariak gero eta arrisku handiagoa hartu du. Gipuzkoarrak kontraerasoan saiatu dira, eta arriskua sortu dute. Bizkaitarren aukerarik onena Praderak izan du, area txikitik egindako jaurtiketa baten bidez. Gutxigatik. Lobete, ezkerkada gurutzatu batekin, bigarrena egiteko zorian egon da hortik gutxira. Lerroak batu eta bukaerara arte estutu behar izan dute lehen garaipena lortzeko.

Ligako txapelketa ahalik eta ondoen hasteko balio duten hiru puntu. Datorren astean atseden hartuko du gure filialak (multzo honetan zenbaki bakoitia dira) eta bi aste barru CD Laredo jasoko dute Zubietan berriro ere.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Blasco (Veiga, min. 84), Ezkurdia, Pacheco, Jimenez, Gonzalez de Zarate, Aldasoro, Alkain, Navarro, Garrido (Martin, min. 66) eta Lobete (Martinez Losa, min. 78).

SD Sanse: Iturrioz, Morcillo, Berasaluze, Juaristi, Garai, Yurrebaso, Agirrezabala, Morante (Albisua, min. 57), Pradera, Marce eta Segado (Cabral, min. 57).

Gola: 1-0: Navarro, min. 25 (p.).

Epailea: Iglesias Gutiarrez. Txartel horia erakutsi die etxeko Lobete, Pacheco eta Ezkurdiari eta kanpoko Berasaluze eta Juaristiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!