Real C 1-0 Deportivo Alavés B

Landutako garaipena

Vídeo

Gure bigarren filialak 1-0 irabazi du Deportivo Alaves Bren aurka, donostiarren merezitako partida borrokatu batean.

Lehen zatian nagusi izan dira txuri-urdinak. Oso jarrera erasokorrarekin egin dute salto zelaira, eta kontrako zelaian aukera asko sortu dituzte. Horietako batean, Canalesek irabazi egin die abiaduraz erdiko atzelariei, eta E. Garciari erdiraketa bikaina egin ondoren, honek buruarekin errematatu du etxekoak aurretik jartzeko partidako 14. minutuan. Jokaldia 15 minutu geroago errepikatu da, Canalesek baloia erdiratu du berriro penalti puntura E. Garciarentzat, baina oraingoan erdilariaren jaurtiketak aurkari batengan jo du. Eta arrisku gehiago gabe, epaileak lehen zatiaren amaiera adierazi du. Partidaren erdialdetik aurrera, aukerak gutxitu egin dira eta Mikel Llorenteren mutilek rol kontserbadoreagoa hartu dute. Alvarezek izan du argienetako bat, atezainaren aurrean bakarrik errematatu ahal izan baitu, bere hankarekin estropezu egiteagatik ez bada. Tenasek ere Fraga probatu du, banakako jokaldi batean, baina atezainak ondo geldiarazi du baloia. Eta etxekoek defentsan ondo jardun ondoren, 1-0ekoarekin bukatu da partida.

Txuri-urdinek filialen arteko lehia irabazi dute, etxean hiru puntu garrantzitsu lortuz. Datorren astean Iruñera bidaiatuko dute AD San Juanen aurka jokatzeko. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad C: Fraga, Almandoz, Larrañaga (kap.), Astigarraga, Agote (Glez. de Heredia, min. 82), E. García, Lebarbier, Arruti (P. Rodríguez, min. 65), Canales (Arzak, min. 59), Ochieng (Pontones, min. 59) eta Orobengoa (Martín, min. 82). 

Deportivo Alavés B: Rodríguez, Álvarez (Martínez, min. 72), Keller, Baz (Gutierrez, min. 80), Ortiz, Balboa, Diallo, Mendes (Ropero, min. 59), Panichelli (kap.) (Tenas, min. 46), Adou eta De León (Sannadi, min. 74).

Gola: 1-0: E. García, min. 14.

Epailea: Munarriz Mateos. Etxeko Arzak, Ochieng, Canales, Agote eta Astigarragari eta kanpoko Balboa, Panichelli, Mendes eta Diallori atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!