REAL ZARAGOZA 1-1 SANSE

Landutako puntua

Vídeo

Sansek merezitako puntua eskuratu du La Romaredaren Real Zaragozaren aurka bana berdindu ostean intentsitate handiko partida batean.

Lehen jokaldi arriskutsua eta lehen gola. Horrela hasi da partida, egoera bikainean, Martinen erdiraketa batekin, Magunazelaiak baloia desbideratu eta ate barrura bidali eta gero. Hortik aurrera, zaragozarren nagusitasuna izan da nabari. Narvaezek Ayesa proban jarri du bi erremate jarraiekin. Nanok ere gola sartzeko aukera izan du, baina jaurtiketa desbideratuta joan da. Eta hirugarrenera iritsi da etxekoen berdinketa, Narvaezek sartu duena baloiak Arambarrin jo eta gero. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala, eta lehen zatian ez da aukera handirik izan.

Txuri-urdinak gehiagora joan dira minutuek aurrera egin ahala. Aukera onena, hori bai, etxekoek izan dute, Gonzalez de Zaratek atepean atera duen Francesen errematearekin. Gipuzkoarrak baloiaren jabe egin dira, eta gero eta arrisku handiagoarekin iritsi dira etxekoen areara. Aukerarik onena Roberto Lopezen urruneko ezkerkadarekin, kanpora joan dena gutxigatik. Azken txanpan hamar jokalarirekin geratu dira txuri-urdinak Ezkurdiak txartel gorria ikusi duenean, baina amaierara arte eutsi eta borrokatzen jakin dute, merezitako eta landutako puntu bat lortzeko.

Berdinketa horrek sentsazioak berreskuratzeko eta azken bi porrotak atzean uzteko balio du. Datorren ostiralean SD Huesca hartuko dugu Anoetan. Hitz handiak. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa: 

Real Zaragoza: Alvarez, A. Frances (Adrian, min. 89), Lluis Lopez, Jair Jr, Chavarria, Nano M. (Bermejo, min. 68), Eguaras, Zapater (kap.) (V. Vada, min. 68), Francho (Borja Sainz, min. 83), Alvaro G. (Ivan, min. 68) eta Narvaez.

Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, Ezkurdia, Pokorny, Aldasoro (kap.), Djouahra (Alkain, min. 63), Garrido (Lopez, min. 63), Martin (Kortajarena, min. 89) eta Magunazelaia (Zoilo, min. 80).

Golak: 0-1: Magunazelaia, min. 2; 1-1: Narvaez, min. 19

Epailea: De la Fuente Ramos. Txartel horia erakutsi die etxeko V. Vada, Alvarez, Borja Sainz eta Adriani eta kanpoko Pokorny, Lopez, G. de Zarate, Alkain eta Zoilori. Kanpoko Ezkurdiari bi txartel hori erakutsi dizkio (min. 78).


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!