SANSE 1 - 1 RC DEPORTIVO DE LA CORUÑA

Landutako puntua

Vídeo

Sansek bana berdindu du gaur arratsaldean RC Deportivo de la Coruñaren aurka jokatutako partidan. Gure filiala Gotiren gol bati esker jarri da aurretik, baina Barberok berdinketa lortu du kanpoko taldearentzat.

Kanpoko taldea intentsitate handiarekin hasi da. Lehenengo Alcaina eta gero Cayarga Fraga gainditzen saiatu dira, baina atezaina ondo aritu da. Geroz eta erosoago sentitu da gure filiala eta baloiaren domeinuarekin egin da, nahiz eta aukera garbirik ez sortu. Marin eta Gorrotxategik jaurtiketa urrunak egin dituzte, baina altu joan dira.

Bigarren zatia Sanseren nagusitasunarekin hasi da. Gotik area barruan gelditu den aldaratutako baloi bat aprobetxatu du gola lortzeko. Galiziarrek hobetu dute gol ostean eta Fragaren areara hurbildu dira. Atezainak Yeremayen jaurtiketa gurutzatu bat gelditu du, baina Barbero toki egokian zegoen eta gola sartu du. Partida parekatua izan da amaierara arte. Bi taldeek bilatu dute garaipenaren gola, baina ez dituzte aukera garbi askorik izan.

Landutako puntu bat aurkari on baten aurka. Ez da nahi genuen emaitza, baina lana ona izan da. Partida bat aurretik. GOAZEN SANSE!

Ficha teknikoa:

Sanse: Fraga, Zoilo (kap), P. Rodriguez, Gorrotxategi, Dadie (Ochieng, min. 68), Marin, Fiabema Mariezkurrena, min. 68), Goti (Lebarbier, min. 66), M. Rodriguez (García, min. 78), Agote (Arzak, min. 87) y Beitia.

Deportivo de la Coruña: A. Sanchez, Simao, Barcia, Sevilla, Alvarez (Yeremai, min. 63), Alcaina (Quintero, min. 73), Cayarga (Barbero, min. 73) J. Sanchez (kap), Jurado, Adot y Lopez (Valcarce, min. 63).

Golak: 1-0: Goti, min. 54. 1-1: Barbero, min. 74.

Epailea: Alfonso de Ena Wolf. Txartelik ez.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!