Izan eraikina berritzeko lanak direla eta, aldaketak egongo dira z7 zelaiko instalazioetan.
SARRERA
Harmailetara sartzeko lekua aldatuko da, ohiko atearen ordez, zaleek kornerraren ondoan dagoen atetik sartu beharko dute eta bertan azaldutako jarraibideak bete beharko dituzte harmailetara iritsi arte. Zelaitik igo beharko da harmailara, beheko argazkian ikus daitekeen bezala.
ORDUTEGIA
Sarrera zelaitik izanik, harmailetarako sarrera neurketa hasi baino ordu bete lehenago irekiko da eta 11:50tan itxi. Ordu horretatik aurrera ezingo da sartu eta atsedenaldirarte itxaron beharko da. Hori dela eta, behar besteko denborarekin etortzea gomendatzen dizuegu.
IRISGARRITASUNA
Partida honetarako ez da erabilgarri egongo igogailua, hori dela eta, mugukortasun arazoak dituzten pertsonentzako toki bat ahalbidetuko da zelaiaren mailan neurketa ikusi ahal izan dezaten. Beraiekin datozten pertsonak, ahalbidetuko den eremutik gertu egongo den harmailako eserlekuetan eseri beharko dute.
KOMUNAK
Komun portatilak jarriko dira zelaira sartu aurretik dagoen aldapan. Partidaren hasieran, atsedenaldian edota amaieran erabili ahalko dira.
TABERNA
Ez da taberna zerbitzurik eskainiko neurketa honetan.
EDUKIERA
Azken neurketetako edukiera berbera mantentzen da.