Realak Real Betis Feminas hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinak bolada onean datoz azken hiru neurketak irabazi ondoren eta dinamika on hau luzatu nahi dute. Horretarako, sevillarrak gainditu beharko dituzte; denboraldia ez dute ondo hasi, lehen bost jardunaldi hauetan bi puntu bakarrik lortu baitituzte. Laugarren garaipenaren bila jarraian. Sanchez Vera entrenatzaileak honakoa adierazi du prentsaurrekoan: "Real Betisek ondo defendatzen du eta eraso an bertikaltasun handia du. Oso partida zaila izango da... hazten jarraitu behar dugu, bai defentsan, bai presioa egiteko orduan, eta baloiarekin erabakiorragoak izan behar dugu.
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen jokalariek Club Esportiu Europa talde historikoa bisitatuko dute, garaipena lortzeko helburuarekin. Kataluniako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak larunbatean 18:00etatik aurrera Nou Sandenyan.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin