Atzo arratsaldean hasi ziren gure talde gazteenaren entrenamenduak. Ilusioz Infantil Txiki taldeko mutilak Zubietara iritsi ziren euren lehen entrenamendu egunerako. Lan saioaren aurretik, Joseba Ibarburu presidenteordearen kontseilariaren ongietorria jaso zuten Administrazio Kontseiluaren izenean. Ondoren, z4 zelaian aritu ziren entrenamendurik berezienean. Azken urtetan ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino maila handiagoan lehiatuko dira, Ohorezko Infantil Mailan, alegia.
Infantil Txiki taldea Mikel Ferradas eta Agustin Gajatek (delegatua) zuzenduko dute. Lehen egun honetan honako jokalariek hartu zuten parte: Aiur Garayoa, Aitor Eizagirre, Ibon Urdanpilleta, Oier Brit, Ganix Alkain, Alex Nieto, Ekai Makazaga, Asier Díez, Unax Telletxea, Paul Riesgo, Irei Irazu, Zuhaitz Núñez, Marcos Rodríguez, Unai De la Cuesta, Raul Celorrio, Eki López, Unai Mayoz, Iurgi Unamuno, Egoi López, Aitor González, Anass Pipard, Danel Martin, Eñaut Sarriegi, Ibon Kerejeta, Oinatz Irastorza, Pedro Ibáñez eta Rubén Matos.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin