Atzo arratsaldean hasi ziren gure talde gazteenaren entrenamenduak. Ilusioz Infantil Txiki taldeko mutilak Zubietara iritsi ziren euren lehen entrenamendu egunerako. Lan saioaren aurretik, Luki Iriarte formazio futboleko zuzendariaren ongietorria jaso zuten. Ondoren, z4 zelaian aritu ziren entrenamendurik berezienean. Azken urtetan ohikoa den bezala, adinaren arabera dagokiena baino maila handiagoan lehiatuko dira, Ohorezko Infantil mailan, alegia.
Infantil Txiki taldea David Ortegak zuzenduko du. Lehen egun honetan honako jokalariek hartu zuten parte: Urko Bernal, Xanet Irure, Telmo Peláez, Xuhar Aldaya, Ibon Mendoza, Xabier Holgado, Oihan Aranburu, Jon Coronado, Oliver Gil, Jon Prieto, Hugo Azpilikueta, Eder Barquero, Pablo Moreno, Danel Rubio, Ander Gamendia, Martxel Zinkunegi, Pablo Rivera, Eneko Inza, Alain Durán, Iraitz Telletxea, Ibai Urkia, Iker Losa, Amets Izaguirre, Teo Galdona eta Rubén Ruiz. Álvaro Fernández eta Unax Zabaleta ez ziren atzoko lan saioan egon.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin