Realak etxeko denboraldiko lehen garaipena lortu du Real Betis Féminas taldeari 2-1 gailendu ondoren.
Intentsitatea nagusi izan dan lehen minutuetan, hala ere, Realak, bere jokoa jarraituz, norgehiagoka menderatzea lortu eta markagailuan aurretik jartzeko hainbat aukera izan ditu. Aukerarik garbiena Amaiurrek izan du, boleaz egindako jaurtiketa bikain baten ondoren, baina Betiseko atezainak aldendu du arriskua. Aukera horien ondoren etxeko taldea hobetuz joan da, eta 36. minutuan, Nerea Eizagirrek aurretik jarri ditu Txuri-Urdinak, zutoinean jo duen Lorenaren jaurtiketa baliatuz. Realak partida menderatzen jarraitzen zuen, baina 42. minutuan, baloi luze bat baliatuz, gola egitea lortu du Júliak.
Aldageletatik irten ondoren, egoera berdina zen, Reala nagusi izan da, hori dela eta, bigarren zatia hasi eta hiru minutura, Franssik etxeko taldea berriro ere markagailuan aurretik jartzea lortu du Txuri-Urdinen jokaldi bikain baten ondoren. Emaitza horren ondoren, talde andaluziarra goruntz joan da, berdinketaren bila. Hala ere, Realak goran jokatzen jarraitu du eta 70. minutuan ia markagailuan aldea handitzea lortu dute Jensenek egindako urrutiko jaurtiketari esker. Azken minutuetan asko sufritu du etxeko taldeak, baina Realeko atzelari zein atezainak lan bikaina egin dute markagailua berdindu ez zedin.
Realak bigarren garaipenaren bila joango da asteazken honetan Levante UD taldearen aurkako maila handiko neurketan.
Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Viles, Apari, Tejada, Izarne, Andreia, Franssi, (Sarriegi, min.95), Lorena, Emma (Mirari, min. 77), Amaiur (Jensen, min. 63) eta N. Eizaguirre (kap) (Vanegas, min.95).
Real Betis Féminas: Malena, Ligero (kap), Jiménez, Dorine (Perea, min. 59), Garcia Quiles, Leles (Férez, min. 59), Soliveres, Roberts (Cameron, min .66), Márquez, Armengol eta Julia (Sánchez, min. 73).
Golak: N. Eizaguirre, min. 37; 1-0: Julia, min. 42; 1-1: Franssi, min. 49: 2-1
Epailea: Ylenia Sánchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Franssi zein Izarneri eta kanpoko Dorine eta Violeta Quilesi. Horrez gain, txartel gorria erakutsi dio aulkian zegoen Júlia jokalariari.