Cadiz 1-3 Real Sociedad

Lehen maila, oso gertu

Vídeo

2010eko ekainaren 5ean Realak hiru puntu ahaztezin lortu zituen Cadizen. Txuri-urdinek partida handia jokatu zuten, txapeldunek jokatzen duten bezala. Jokoaren nagusitasuna izan zuten eta garaipena lortu zuten. Lehen gola 12. minutuan iritsi zen. Carlos Buenok, burukada baten bidez, lehen gola ezarri zuen markagailuan. Bigarren zatiaren hasieran aurrelariak etxeko atezainaren akatsa aprobetxatu eta bigarrena egin zuen. Lau minutu igaro ostean uruguaitarrak hirugarrena sartu zuen. Realak partida menderatu zuen amaiera arte hiru puntuak lortu ahal izateko.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!