FC Girondins - Real Sociedad (Igandea, 18:00)

Lehen mailako froga

Realak aurredenboraldiko bigarren partida jokatuko du gaur arratsaldean. FC Girondins de Bordeauxi egingo diote aurre, Frantziako Lehen Mailako taldea, Donibane Lohizune Pavillon Bleu zelaian,18:00etan. Frantziarrek erronka berri bat planteatuko dute nesken prestakuntzan C.A. Osasunaren aurkako estreinuaren ondoren. Gainera Seaskarekin kolaboratuko da, Iparraldeko Ikastolen Federakuntza, zeinek 50 urte betetzen dituzte aurten. Ekitaldia are bereziagoa bihurtuko duen elementua.

Ondorengoak dira aurredenboraldiko gainontzeko partidak:

Asteazkena abuztuak 14, 19:00. Deportivo Alavés - Real Sociedad (Dulantzi) 

Larunbata abuztuak 17, 19:30. EDF Logroño - Real Sociedad (Logroño) 

Larunbata abuztuak 24, 16:00. Real Sociedad - Athletic Club (Azpeitia). Euskal Herriko Kopa finala.

Larunbata abuztuak 31, ordutegia baieztatzeke. Real Sociedad - Rayo Vallecano (Arnedo)

Sarreren salmenta

Sarrerak Seaskaren webean eros daitezke. Kostua 10 eurokoa da helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!