Argazkia: Real Valladolid

REAL VALLADOLID B 2-1 SANSE

Lehen porrota

Zazpigarren jardunaldian Sanseren lehen porrota iritsi da. Gipuzkoarrek ezin izan dute ezer egin Valladolid B-ren aurka eta neurketak bi eta bat amaitu du.

Txuri-urdinak ez dira eroso egon lehen zatian eta sufritu beharra izan dute atea hutsean mantentzeko. Nagusi izan dira etxekoak, hainbat aukera argi sortuz markagailuan aurreratzeko. Miguel eta Doncel gertu egon dira lehenengo gola egiteko, baina txuri-urdinek atepetik atera dute baloia. Nahiz eta Valladolid B nagusi izan, Sansek abagune bikaina izan du azken minutuan Lobeteren bitartez. Bere jaurtiketa, aldiz, Gaizkak urrundu du.

Eta gipuzkoarrak eroso sentitzen ari zirenean, Valladolid B-k bi gol jarraian egin ditu garaipena bideratzeko. Lehenengoa Doncelek sartu du, area ertzetik egindako jaurtiketa batekin, eta bigarrena txuri-urdinen hutsegite baten ondorioz, Zalazarrek errematatu duena azkenean. Bi kolpe segidan. Saiatzen jarraitu du Sansek, baina zorterik gabe. Neurketaren azken jokaldian, Lobetek emaitza murriztu du buruz.

Gure bigarren taldeak, nahiz eta gaurkoan lehen porrota jasan, sailkapeneko lehen postuetan jarraitzen du. Hurrengo astean, berriro Zubietan. Alaves B-ren aurka jokatuko dute, filialen arteko neurketa berri batean.

Fitxa teknikoa:

Real Valladolid B: Gaizka, R. Navarro, Jaime, Alende, Corral, Victor, Doncel (Soberon, min. 66), K. Perez, Oriol, Zalazar (S. Plaza, min. 59), Miguel (Vilarrasa, min. 69).

Sanse: M. Ramirez, Arambarri, Pacheco, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Thior (El Haddadi, min. 65), Veiga (Garrido, min. 71), R. Lopez, Djouahra (Navarro, min. 60), Lobete.

Golak: 1-0: Doncel, min. 56; 2-0: Zalazar, min. 58; 2-1: Lobete, min. 95

Epailea: Monter Solans. Txartel horia erakutsi die etxeko Migueli eta kanpoko Gorostidi, Pacheco eta R. Lopezi.


Xabi Alonso: “Pena”

Xabi Alonso hebideen aurrean agertu da neurketa amaitu eta gero: “Partida parekatua izan da. Emozio handikoa baita ere, eta pena bat izan da punturik lortu ez izana gaurkoan. Bi gol jarraian sartu dizkigute eta horrek min egin digu. Denboraldia luzea da eta oraindik asko geratzen da. Neurketa honekin ere ikasi egingo dugu”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!