MADRID CFF 1-0 REAL SOCIEDAD

Lehen porrota

Realak denboraldiko lehen porrota jaso du eguerdi honetan Madril CFFren aurka gol bakar batengatik galdu ostean partida parekatua eta oso itxia jokatu ostean.

Txuri-urdinak oso ondo sartu dira partidara eta aurreratzeko zorian egon dira, baina Franssi langarekin topatu da neurketa hasi eta berehala jaurtiketa indartsu baten ostean. Nerea ere gertu egon da da, baina jaurtiketa desbideratuta joan da. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta, atsedenaldia baino lehen, madrildarrek aurrea hartu dute, baloi bat berreskuratu eta Priscilak jokaldia errematearekin bukatu ondoren.

Aldageletatik igaro ostean, gipuzkoarrek gogor jarraitu dute. Lehen zatian bezala, baina orain markagailua kontra dutela. Barbara, erremate on batekin, eta Leire Baños, burukada baten ostean, norgehiagoka berdintzetik gertu egon dira. Amaierara arte estutu eta borrokatu dute txuri-urdinek, baina ez dute asmatu. Are gehiago, etxekoek kontraeraso batean erabaki ahal izan dute partida, baina langarekin egin dute topo.

Ez dago kexatzeko astirik, hau ez delako gelditzen. Asteazken honetan, beste hitzordu bat, Zubietatik urrun. Gipuzkoarrek Santa Teresa CD talde igo berriari egingo diote bisita.

Fitxa teknikoa:

Madrid CFF: Ulloa, Joyce, Frisbie, Rita, Itzi, Sara T., Silvia, Estela (Hickmann, min. 76), Maca (Irene, min. 84), Laurita (Paula G., min. 84) eta Priscila (Valeria, min. 63).

Real Sociedad: Quiñones, Lucia (N. Mendoza, min. 77), Etxezarreta, Tejada, Nuria R. (Nahikari, min. 77), Itxaso (Cecilia, min. 58), L. Baños (Gemma, min. 71), Maitane, N. Eizagirre, Franssi (Amaiur, min. 58) eta Barbara.

Gola: 1-0: Priscila, min. 37

Epailea: Gonzalez Sanchez. Txartel horia erakutsi die etxeko Sara T., Joyce eta Paula G.-ri eta kanpoko Tejadari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!