MAREN LEZETA

Lehen taldeko dinamikan

Vídeo

Talde txuri-urdinak harrobiko filosofiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du etxeko jendeari aukera emanez, horren adibide dira azken asteko bi albisteak. Maren Lezeta, bigarren taldeko jokalaria, lehen taldearen dinamikan egongo da eta bigarren taldearekin lehiatzeko aukera izango du. Realak bere aldeko apustua egin nahi du etorkizuneko proiektu gisa.

Aretxabaletakoak debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, Atletico Madrilen aurkako partidan zehazki. Maila nazionalean bigarren taldearekin protagonista, erdilariak Sanchez Veraren konfiantza bereganatu du bere kalitate tekniko handiari esker. Marenek 28 zenbakiarekin jokatzen jarraituko du lehen taldean.

Harrobiko jokalaria Garbiñe Etxeberria Emakumezkoen futbolaren arduradunarekin batera agertu da.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!