Realak bere betebeharra bete eta CF Panaderia Pulido San Mateoren aurka irabazi du huts eta lau. Txuri-urdinek euren maila gorena erakutsi dute aurkari gogotsu baten aurka, Kanaria Handiko Estadiora hurbildu diren sei mila kanariar zale ingururen aurrean.
Partida minutu gutxitan bideratu da Porturen eta Aihenen golei esker. Norgehiagoka bideratu izanaren abantaila eta lasaitasunarekin, Realak nagusi izaten eta aukerak sortzen jarraitu du, nahiz eta lehen zatian ez dituen gol gehiago sartu.
Bigarren zatian etxekoek bi hurbilketa on izan dituzte, partidako minuturik onenetan beraientzat. Realak errenta handitu du Sorlothen golari esker, eta Nais Djouahrak, amaierarako hogeira, laugarren eta behin betiko gola lortu du, jaurtiketa gurutzatu batekin.
Garaipena hurrengo Kopako kanporaketara pasatzeko. Ostiralean ezagutuko dugu gure bigarren aurkaria. Aupa, Real!
Fitxa teknikoa:
CF Panaderia Pulido San Mateo: Guanche, Pitu, Ruben (Ismael, min.46), Azael, Oliver, Felipe (Aleman, min.46), Raul Sosa (Gabri, min.46), Pedro Viera (Martinez, min.61), Aday, Godoy (Romero, min.46) eta Braulio (kap).
Real Sociedad: Ryan, Zaldua (Gorosabel, min.72), Aritz (kap), Pacheco, Aihen, Guevara (Zubimendi, min.46), Olasagasti, Navarro (Oyarzabal, min.61), Portu (Djouahra, min.61), Barrenetxea y Sorloth (Isak, min.61).
Golak: 0-1: Portu, min.6. 0-2: Aihen, min.7. 0-3: Sorloth, min.60. 0-4: Djouahra, min.71
Epailea: Figueroa Vazquez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin