SANSE 1-0 CD LUGO

Meritu handiko garaipena

Vídeo

Sansek etxeko lehen garaipena lortu du 1-0 irabazi ostean Lugoren aurka ligako laugarren neurketan. Gotik lehenengo zatian sartutako gol batek balio izan du Sergio Franciscok zuzentzen duen taldeak etxeko lehen garaipena lortzeko. 

Sansek hobeto hasi du neurketa eta hainbat eraso arriskutsu egin ditu non Lugoren atezainak esku hartu beharra izan duen donostiarrek markagailuan aurrea hartzea eragozteko. Neurketa ordu erdira iritsi baina lehen heldu da txuri urdinen gola: Gotik, area ertzeko jaurtiketa gurutzatu baten bitartez, aurkarien atezaina gainditzea eta markagailua donostiarren alde estreinatzea lortu du. Momentu hortatik atsedenaldira arte, bi taldeek hainbat eraso izan dituzte, baina bat ere ez benetako arriskuarekin.

Aldageletatik bueltan, Jokoa ordubetera iritsi eta gutxira, Mariezkurrenak gipuzkoarren bigarrena sartzeko aukera izan du area ertzetik jaurtitako ezkerkada baten bitartez, baina Lugoren atezainak jaurtiketa kanporatu du meritu handiko geldiketa bat eginez. Hortik hamar minutura, CD Lugok gol bat sartzea lortu du Jon Caboren aldaratze baten bitartez baina epaileak baliogabetu egin du aurretik Raul Hernandezek baloia eskuarekin ikutu duelako. Bi taldeek erasotzen jarraitu dute neurketaren azkenengo minutura arte baina inork ez du lortu emaitza aldatzea.

Meritu handiko garaipena asko borrokatutako neurketa batean. Datorren astean, txuri urdinek batzen jarraitzen saiatuko dira Nastic-en aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad:  Fraga, Astigarraga ( Dani Díaz, min 60), P. Rodriguez, Beitia, Ruperez, Carbonell (Gibelalde, min 60), Lebarbier (Ochieng, min 60), Goti (M. Rodriguez, min 47), Balda, Mariezkurrena (Eder García, min 80) eta Orobengoa. 

CD Lugo: Marcos Lavín, Lizancos (M. Sanchez, min 84), J. Rodruíguez, Erik, Zoilo (Nicholas, min 69) , Yayo ( Vidal, min 69) ,A. Vaquero, Raúl, Jon Cabo, R. Martínez (F. Lesme, min 84) eta M. Ochoa (J. Gonzalez, min 46).

Gola: 1-0: Goti, min 28.

Epailea: Barcenas. Etxeko Balda eta Orobengoa zein kanpoko Vaquero eta Marinez zigortu ditu.




Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!