Realak berriro irabazi du ligan. Gipuzkoarrek Celta menderatu dute Braisek lehen zatian sartutako golari esker, eta horrela irabazi dute talde galiziarraren aurka jarraian jokatu beharko dituzten bi partidetako lehena.
Hasiera ezin hobea izan du norgehiagokak; izan ere, hamar minuturen buruan, Braisek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Bertara bidali nahi zuen eta bertara joan da. Gol ikusgarria. Txuri-urdinek errenta handitzeko aukera izan dute, baina Sadiqek, jokaldi bikain batean, atezainarekin topo egin du ia gola ospatzen ari zenean. Vigokoek, hainbat jaurtiketarekin, neurketaren inertzia aldatu nahi izan dute, baina kanpokoen atzealdea oso sendo ibili da une oro.
Bigarren zatiaren hasieran Imanolen taldeak bi abagune argi izan ditu. Braisen falta batek zutoinean jo du du eta Magunazelaiak area barruan bakarrik geratu den baloia kanpora bidali du gutxigatik. Remirok, beti ziur, De la Torreren erremate akrobatiko bat geldiarazi du. Txuri-urdinek ondo gidatu dute partida azken txistua jo arte eta ez diete baimenik eman etxekoei.
Realak eraman du lehen lehia. Asteartean dator bigarrena. Oso desberdina izango da, Kopak beste testuinguru bat eta beste usain bat duelako. We are Real.
Fitxa teknikoa
RC Celta de Vigo: V. Guaita, O. Mingueza (Hugo Alvarez, min. 58), Núñez, C. Dominguez, Manu Sanchez, Tapia, Dotor, Miguel (C. Perez, min. 58), De la Torre (Jailson, min. 76), Iago Aspas (kap.) (Douvikas, min. 58) eta Strand Larsen (Williot, min. 76).
Real Sociedad: A. Remiro, Aramburu (Aritz, min. 46), Zubeldia (kap.), Le Normand, Pacheco, Aihen (Tierney, min. 39), Turrientes (Zakharyan, min. 78), Olasagasti (Merino, min. 65), Brais Méndez, Magunazelaia (Oyarzabal, min. 65) eta Sadiq.
Gola: 0-1: Brais Mendez, min. 11
Epailea: Figueroa Vazquez. Txartel horia erakutsi die etxeko Migueli eta kanpoko Aramburu eta Merinori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin