RACING DE SANTANDER – SANSE (IGANDEA, 17:00)

Lehia zuzena

Sansek El Sardineron jokatuko du igande honetan Racing de Santanderren aurka. Txuri-urdinak momentu izugarrian daude Zubietan, urte osoan neurketa guztiak irabazi baitituzte, eta etxetik urrun ere fidagarritasun hori erakutsi nahi dute. Espainiar futboleko talde historiko bat izango dute aurrean, denboraldiko unerik onenean dagoena, lau garaipen jarraian lortuta. Gainera, bosgarren postuan daude kokatuta, gipuzkoarrak baino postu bat beherago, baina puntu berarekin. Lehia zuzena izango da datorren denboraldian Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailan jokatzeko lehen hiru postuetan amaitzeko. Lau partida geratzen dira bakarrik lehen fase hau bukatzeko eta dena erabakitzeke dago azken txanpa honetan. Neurketa Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!

BEASAIN KE – REAL C (LARUNBATA, 17:00)

Gure hirugarren taldeak gipuzkoarren arteko derbia jokatuko du larunbat honetan Loinazen Beasainen aurka. Txuri-urdinak hirugarren postuan daude azken partidetan sei garaipen eta berdinketa bat lortu ostean. Beasaindarrak, bestalde, bosgarren postuan daude eta euren zelaian oso talde fidagarria dira, liderrak bakarrik lortu baitu garaipena bertan. Neurketa oso zaila eta parekatua izango da eta xehetasun txikiengatik erabakiko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!