Sansek Zamora hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek Las Llanasen Sestao Riverren aurka puntu bat lortzetik datoz eta denboraldiaren azken txanpa honetan egin duten bezala lehiatzen jarraitu nahi dute. Hirugarren postua sailkapenean, gure filiala egiten ari den lan handiaren adierazgarri. Zamorarrak, bestalde, liderraren etxean puntu bat lortzetik datoz eta sailkapenaren erdialdean daude, jaitsiera postuetatik urrun. Borrokan jarraitzera. Aupa Sanse!
UD BARBASTRO – REAL C (IGANDEA, 12:00)
UD BARBASTRO – REAL C (IGANDEA, 12:00)
Gure hirugarren taldeak beste lehia garrantzitsu bat du asteburu honetan Barbastroren aurka. Arenasen eta Anguianoren aurkako azken bi garaipenen ostean, txuri-urdinak bete-betean sartu dira maila salbatzeko lehian, eta igandeko partida erabakigarria izango da helburua betetzen saiatzeko.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
11:00 Kadete Txiki – SD Eibar (RSTV)
13:15 Euskal Ligako Kadetea – Club Portugalete (RSTV)
15:30 Easo – Zarautz KE (RSTV)
Igandea:
16:00 Emakumezkoen B taldea – Zaragoza CFF (RSTV)