REAL RACING CLUB – SANSE (OSTIRALA, 20:30)

Liderrari bisita egingo diote

Vídeo

Sansek El Sardinero bisitatuko du ostiral honetan LaLiga Hypermotioneko liderra den Real Racing Club de Santanderren aurka jokatzeko. Joan den asteburuan txuri-urdinek Burgosen galdu zuten, neurketaren zati handi batean nagusi izan ondoren, baina azken txanpan adierazitako penalti eztabaidagarri baten ondorioz esku-hutsik joan ziren.

Santandertarrak, berriz, lehen postuan daude zilarrezko mailan. Laugarren denboraldia dute jarraian kategoria honetan; joan den ikasturtean finalerdietaraino iritsi ziren Lehen Mailara igotzeko playoffetan, eta gero eta gertuago dute helburua. Ez dago hau baino gehiago motibatzen duen eszenatokirik etxetik kanpoko dinamika txarra hautsi eta denboraldiko lehen puntuak lortzeko Anoetatik urrun. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!