Itzuli da Liga F txapelketa eta geldialdiaren ondoren, Realak Atlético Madrid talde madrildarrari aurre egingo dio maila handiko neurketa batean. Azken bi asteetan jardunaldirik gabe egon ondoren iritsiko dira erronka honetara txuri-urdinak.
Donostiarrek urte hasiera berezia izan zuten, hiru lehiaketatan parte hartu baitzuten eta astero bi partida jokatu zituzten. Atsedenaldiaren ondoren, indarberrituta itzuli dira eta Natalia Arroyoren hitzetan, garrantzitsua izango da sentsazio onak batzen jarraitzea.
Bi taldeen arteko azken partida urte hasieran izan zen, kopako kanporaketan jokatu baitzuten elkarren aurka. Emaitza hark ez du islatzen Realak partida osoan menderatu zuen topaketa hartan bizitakoa. Beraz, defentsako eta erasoko alderdi batzuk hobetu beharko dira joko hori markagailuan islatu dadin.
Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin