Realak eta Imanol Alguacilek akordioa lortu dute Orioko entrenatzailearen kontratua berritzeko 2024-25 denboraldia amaitu arte.
Txuri-urdinak, Realaren aulkiaren buru izan den ia lau denboraldietan, 199 partida zuzendu ditu dagoeneko, 94 garaipeneko balantze ikusgarriarekin. Talde donostiarraren gidaritzan eman dituen hiru denboraldi osoetan, Imanolek Europako txapelketarako sailkatu du taldea hiruetan, eta Errege Kopa bat irabazi du.
Orain, beste bi denboraldi luzatu du talde txuri-urdinarekin duen lotura. Traineru txuri-urdinak bere patroirik onenarekin jarraituko du.
Imanol Alguacil, Jokin Aperribay eta Roberto Olaberekin batera, 12:30ean agertuko da Reale Arenako prentsa aretoan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin