CIMASUB 2019

Maila handiko beste edizio bat

Larunbatean amaitu zen Donostiako Urpeko Zinema Zikloaren 43.edizioa. Goizean familientzat bideratutako Txikizikloak goraino bete zuen Aquariumeko auditorioa eta arratsaldean amaierako gala izan zen Antzoki Zaharrean, edizio honetako lan onenen proiekzioarekin, Rafael Herrerori eginiko omenaldiarekin eta Francisco Pizarro sari bereziaren banaketarekin batera. Aretoa bete zuten ikusleek poz handia erakutsi zuten ekitaldian ikusi zenarekin eta CIMASUB-aren honen barruan eskainitako gainerako saioekin.



Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD FUNDAZIOAk irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!