Sansek Los Pajaritos bisitatuko du larunbatean Numanciaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinak garaipenaren bidera itzuli ziren iragan asteburuan, Zubietan FC Barrcelonaren filialari irabazita, zenbait jardunaldiren ostean. Sentsazio onak, azkenean, emaitza bikaina bihurtu ziren, gureen morala eta konfiantza betetzeko balio izan duena. Soriarrak, bestalde, oso dinamika onean iritsiko dira hitzordura, azken bi konpromisoak irabazi ondoren. Mailako historiko baten aurkako partida estadio mitiko batean. Garaipenaren bila. Aupa Sanse!
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
14:00 Euskal Ligako Kadetea – CD Olarizu (RSTV)
16:00 Easo – CD Arrupe Chaminade (RSTV)
Igandea:
10:00 Infantila – CD Arrasate (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin