Realak joaneko finalerdietako norgehiagoka jokatuko du, gaur arratsaldean, Atlético de Madrid taldearen aurka Centro Deportivo Wanda Alcalá de Henares kirol hirian.
Levante UD taldeari irabazi ondoren, txuri-urdinak kanporaketa honetara gehiago lortzeko gogoz iritsi dira. Bi neurketetan erabakiko dira finalerdiak eta gaurkoa izango da lehena. Aurrez aurre, kopako txapelduna, norgehiagoka bikaineko aurkaria zalantzarik gabe. Nerea Eizagirre kapitainak dioenez, "lan ona egin dugu. Levante UDen aurka, talde handien aurka lehiatu daitekeela erakutsi genuen, eta Atlético Madrilekoa, ere, halako aurkaria da. Badakigu partida gogorra izango dela, baina hara joan garen bakoitzean bertsio ona eman dugu". Natalia Arroyo entrenatzaileak aldiz, "partidaren bila joango gara, beti bezala. Ez dakigu beste modurik horri aurre egiteko. Partida bikoitzeko kanporaketa da, baina garrantzitsuena biharkoa da" azpimarratu zuen.
Kanporaketa honetarako Iris Arnaiz eta Manuela Vanegas berreskuratzen dira eta harrobiko taldeko Nora Sarriegi gehitu.
We are Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin