Igande honetan, azaroaren 24an, Realak Real Madrid CF hartuko du Zubietan, denboraldiko erronka handienetariko batean. Ez bakarrik hirugarren sailkatua delako, baizik eta, bihar irabazteak goiko postuetatik gertu egotea esan nahiko lukeelako.
Sanchez Veraren taldeak bi garaipen daramatza jarraian Riazor eta Reale Arena bezalako agertoki handietan, eta dinamika berean jarraitzeko asmoz itzuliko dira Zubietara. Teknikariak prentsaurrekoan adierazi duenez, ""Real Madridek aurrerapauso bat eman du denboraldi honetan, gauzak ondo egiten ari da, baina gu lehiatzera aterako gara".
BIGARREN TALDEA
Gorka Alvarezen jokalariek Real Racing Club Femenino izango dute aurkari, azaroaren 23an, 17:30etik aurrera Zubietan jokatuko den partidan. Donostiarrei etxetik kanpo puntuak lortzea kostatzen ari zaien arren, Zubieta gotorleku bihurtzen ari da eurentzat, eta, beraz, garaipenaren bidera itzuli eta etxean puntuak batzen jarraitzeko helburuarekin aterako dira zelaira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin