Realak bi aste hauetan izango dituen bost partidetatik hirugarrena jokatuko du. Bi irteera jarraian egin ostean, porrota eta garaipen sendoa lortu dute txuri-urdinek, eta igandean UD Granadilla jasoko dute Zubietan, asteazkenean Extremaduran erakutsitako maila onari eusteko helburuarekin.
Kanariarrak, bestalde, oso egoera onean daude hiru garaipen jarraian lortu ostean eta sailkapenean gipuzkoarren gainetik daude (baina hauek, partida bat gutxiagorekin). Galtzeko ezer gabe, ziur aski gauzak asko zailduko dituzte, eta hasieratik dena eman beharko dute txuri-urdinek orain arte erakutsitako sentsazio on horiekin jarraitu nahi badute. Aurrera Reala!
*Osasun-egoera dela-eta, partida ateak itxita jokatuko da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin