Zoriontsua da eta zoriontsu egiten du familia txuri-urdina. Horrela da Mikel, gaur bere bizitzako klubarekin kontratu berria sinatu duena 2027-28 denboraldia amaitu arte. Real Sociedad TVrekin hitz egin du bere kontratu berrian sinadura ipini ondoren. Bizitza osoa darama hemen eta 25 urte besterik ez ditu.
“Oso pozik nago maite dudan taldean urte gehiago jarraitzeagatik. Eskerrak eman nahi dizkiot klubari nigan erakusten duen konfiantzagatik”, esan du hasteko. Ia 300 partida daramatza, baina argi du oraindik helburu asko dituela betetzeko. “Oso pozik eta harro nago orain arte egindakoagatik eta bizitakoagatik, baina helburuak betetzen jarraitzeko eta Realari hazten laguntzeko gogoa dut. Gauzak hain ondo atera ez diren urteetan bizitakoa bizi izana positiboa da orain lortzen ari garena merezi duen bezala baloratzeko. Meritu ikaragarria du azken urteotan lortutakoak”, adierazi du konbentzituta.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin