ESKATU ZURE SARRERA

Mallorcarako sarrerak

Mallorcan jokatuko den LaLigako partidarako sarrerak eskatzeko galdetegia aktibatudda. Sarrerak soilik formularioaren bitartez eskatu ahal izango dira. Realak 164 sarrera jasoko ditu, 30 euroko prezio bakarrean.

- 114 sarrera gure zaleentzat.

- 25 sarrera klubaren konpromisoetarako.

- 25 sarrera languntaldeentzat.

Eskaera gaurtik otsailak 14ra arte, biak barne, egin behar da. Epea hurrengo asteazkenean 12:00etan itxiko da. Eskatzaile bakoitzak bi sarrera eskatu ahal izango ditu. izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Eskatzaileek posta elektroniko bat jasoko dute sarrerak jasotzeko moduaren gaineko informazioarekin. Aldi berean gure webgune ofizialean sarituen zerrenda argitaratuko da. Sarrera jasotzean ez da onartuko datuak aldatzea edo sarrera itzultzea. Sarrerak Reale Arenako txarteldegian jasoko dira otsailaren 15ean. Kupoa gainditzen ez bada, astelehenean jarriko dira salgai gainerako zaleentzat leihatilan soberan dauden sarrerak.

Izendun sarrerak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izen-abizenak,jaiotze data eta NAN edo pasaporte zenbakia). NAN-a estadioko sarreran eskatuko da. Ez zaio sarrera onartuko eserlekua emandako pertsona ez den beste inori. Heldu batek lagundutako adingabeko batek NAN-ik ez balu, familia liburua aurkeztu beharko du sarreran.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!