REAL SOCIEDAD 2-0 ATLETICO DE MADRID

Martxa gustuko dugu

Vídeo

Imanolek, gure Danbor Nagusiak, irabazteko partida bikaina egin behar zela esan zuen eta taldeak egin du. Realak bi eta huts menderatu du Atletico de Madrid eta Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du. Reale Arena izugarri batean, Januzaj eta Sorlothen golek hasiera eman diote urteko egunik politenetako bati.

Neurketaren hasiera frenetikoa izan da. Erritmo bizian egin du salto Realak eta minutu gutxitan bi aukera oso on izan ditu. Lehenik, Aritzek, sarearen albotik kanpora joan den burukada batekin eta, ondoren, Januzajek, zutoinaren kanpoko aldean ezkerkada bat jarrita, txuri-urdinak aurreratu ahal izan ditu. Kanpokoak oraindik ez ziren asko luzatu erasoan, baina lehen hurbilketan arriskua sortu dute Carrascok baloia zutoinea bidali ostean. Norgehiagoka bizia zen, eta Realak nahi zuen futbol azkarra. Horrela, ordu erdia igarota, Zalduaren erdiraketa batek, eskuinetik, Januzajek sareratu du. Ariete baten burukada. Madrildarrek nagusitasunari eta jabetzari dagokienez lehia berdindu zuten arren, txuri-urdinek abantaila lortu dute.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da. Oyarzabalek baloia kendu dio Feliperi, bera izan baita azken atzelaria, eta Sorlothek ez du Oblaken aurrean barkatu erremate bikain batekin. Realak Simeoneren taldea egoera oso zailean utzi du eta errenta handitzeko aukera gehiago izan ditu. Oblakek hirugarrena eragotzi du Sorlothen jaurtiketa indartsu batean, eta, ondoren, Merinoren beste jaurtiketa arriskutsu batean. Imanolen mutilak jaun eta jabe izan dira, eta Simeoneren mutilak, azkenean bakarrik, erreakzionatzen hasi dira. Remirok, bikain irteeran, gola eragotzi du Cunharen erremateari esker.

Reala merezimendu osoz dago final-laurdenetan. Nola gustatzen zaizkigun horrelako gauak. Kopa gustuko dugu. Eta Martxa. Gora Donostia! Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz, Le Normand, Aihen (Rico, min.63), Guevara (Zubimendi, min.78), Merino, Silva (Rafael, min.63), Oyarzabal (kap), Januzaj (Zubeldia, min.86) eta Sorloth (Portu, min.86).

Atletico de Madrid: Oblak, Vrsaljko, Felipe, Hermoso, Lodi (Lemar, min.55), Herrera, Koke (kap) (Suarez, min.55), De Paúl (Serrano, min.78), Correa (Cunha, min.55), Carrasco (Carlos, min.78) y Joao Felix.

Golak: 1-0: Januzaj, min.33. 2-0: Sorloth, min.47.

Epailea: Alberola Rojas. Txartel horia erakutsi die etxeko Aihen eta Silvari eta kanpoko Hermoso, Felipe eta Cunhari.

Asistentzia: 28.111 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!