23-24 DENBORALDIA

Martxan

Vídeo

Realeko jokalariak lanera itzuli dira, atseden hartzeko eta pilak kargatzeko baliatu dituzten merezitako udako oporren ondoren. Txuri-urdinek, euren zaleen babesarekin, Z7ko berdegunera salto egin dute lehen entrenamendua hasteko.

Natalia Arroyoren taldeak ez du aurredenboraldia guztiz osatuta hasiko Vanegas eta Andreia Munduko Koparako lehian ari baitira, eta beren parte-hartzearen amaieran hasiko dira entrenamenduekin. Franssik, berriz, selekzioarekin jarraituko du Eskoziaren aurkako partida jokatu arte.

Aurredenboraldi honetan, honako harrobiko jokalariek hartuko dute parte lehen taldearen entrenamenduetan: Alazne Estensoro, Julia Arrula, Nora Sarriegi, Haizea Uranga, Malen Solozabal eta Intza Egiguren.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!