ABENDUAREN 3A ARTE

Martxan da Euskaraldia

Vídeo

Datorren abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da, baina gaur hasiera ematen zaio Euskaraldiari, gaur hasi eta abenduaren 3a arte izango den ekimena eta euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza ohituretan eragitea helburu duena. Proposamena zertan datza? Egun horietan zehar euskara hitz egin edo ulertzen dugun guztion artean euskaraz harremana izatea.

Realak bat egin du ekimen honekin eta bertan parte hartuko du. Egun horietan zehar lehen taldeko kideen prentsaureekoak Euskaraldian parte hartzen duten jokalariek emango dituzte. Horietako lehena, bihar bertan, Asier Garitano entrenatzailearekin. Garitanoren agerraldia euskaraz soilik izango da (aldibereko itzulpena izango da eskatzen duten hedabideentzat).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!