Merezi gabeko porrota El Madrigalen (2-1)

Vídeo
Realak merezi gabeko porrota jaso du gaur arratsaldean Villarrealen. Sansoneren bi gol, minutu gutxian izan diren jokaldi islatuetan, korrontearen aurka arraun eginarazi diote talde txuri-urdinari. Erreakzioa azkarra izan da, Yurik desabantaila murriztu du, eta dudarik gabe, puntu bat gehitzea merezi izan dute El Madrigalen gipuzkoarrek.Baloiaren jabetza izatea zaila den zelai batea, Reala nagusi izaten saiatu da hasieratik. Pertsonalitatearekin bereganatu du baloia eta pare bat aukera izan ditu lehen minutuetan. Dinamika hau hautsi egin da epaileak penaltia adierazi duenean etxekoen alde. Gola lortu ez baldin badute ere, abagune honek suspertu egin ditu. Hiru minututan iritsi dira Sansoneren bi golak neurketa maldan gora ipiniaz. Ordubete aurretik izanda Realak ez ditu besoak jaitsi. Kontrola berreskuratu du eta 35. minutuan Willian Josek pase on bat eman dio Yuriri honek gola sar zezan jaurtiketa gurutzatu batekin. Atsedenaldira iritsi aurretik, aukera garbi berri bat izan dute txuri-urdinek Juanmiren erremate batean. Realak ez zuen emaitza hau merezi. Bigarren zatia ez da jaitsi gipuzkoarren ekimena. Hasi bezain pronto, Juanmi Asenjoren aurrean agertu da, atezainak ondo eutsi dio. Villarrealek pare bat erremateekin erantzun egin du, baina baloia etxekoen area inguruan zegoen. Nagusitasun txuri-urdinaren aurrean, Fran Escribaren mutilak atzean gorde dira. Hiru minutu horiek kondenatu gaituzte. Lastima bat hain gertu geratu izana.Fitxa teknikoa:Villarreal CF: S.Asenjo; Mario, Musacchio, Víctor Ruiz, J. Costa; Soriano (Ndiaye, min. 82), Bruno (kap.), Trigueros, S. Castillejo (J. Dos Santos, min. 63); Pato (Cheryshev, min. 70), Sansone. Real Sociedad: Rulli; J. Zaldua, Mikel (kap.), I. Martínez, Yuri B. (M. Bergara, min. 87); Illarra, Zurutuza, Oyarzabal (D. Concha, min. 82); Carlos V., Willian J., Juanmi (X. Prieto, min. 67). Golak: 1-0: Sansone, min. 22; 2-0: Sansone, min. 26; 2-1: Yuri B., min. 35. Epailea: Clos Gomez. Txartel horia erakutsi die etxeko Víctor Ruiz eta Bruno, eta kanpoko Rulli, Mikel eta Zurutuzari. J. Zaldua txuri-urdina egotzi du 93. minutuan bi txartel hori erakutsi eta gero.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!