REAL SOCIEDAD 1-0 ELCHE CF

Merezimendu osoz

Vídeo

Hiru puntu gehiago. Realak Elche mendean hartu du Real Arenan jokatutako partidan, azken txanpan Oyarzabalek sartutako golari esker. Txuri-urdinek egindako saiakera desberdinek saria izan dute aurpegia eman duen eta bere aukerak ere izan dituen aurkariaren aurka.

Gipuzkoarrak kanpokoak baino hobeto aritu da lehen zatian, baina azken hauek izan dituzte aukera argienak. Piattik zutoinera egindako erremate batek eta Lucasek zutoina urratuz egindako beste erremate batek eten dute Donostiako estadiora joan diren hogeita lau mila zaleen arnasa. Imanolen mutilek jokoaren kontrola hartu dute eta sentsazio onak eskaini dituzte, baina argitasuna falta izan da aurrealdean.

Bigarren zatian Reala askoz nagusiago izan da. Lehen zatian aukera argiak sortzea kostatu bada, aldageletatik igaro ostean biderkatu egin dira. Oyarzabalek, abagune bikoitz batean, ez du asmatu. Lehenik eta behin, Casillaren aurrean baloia goitik bidaliz eta, aldaratzean, atea hutsik zegoela, zutoin azpian zegoen defentsa bakarraren oinera bidali du baloia. Handik gutxira, Lobete protagonista zela, bere jaurtiketa desbideratuta joan da gutxigatik. Realak goian estutzen jarraitu du garaipenaren bila eta, nahiz eta elxtarrek, urruneko jaurtiketa batean, Remiro geldiketa bikain bat egitera behartu dute, baloia langara joan aurretik. Azken txanpan, kanpokoen defentsaren zoritxarreko jokaldi batean, Oyarzabalek baloia aprobetxatu du area barruan, Casilla gainditu eta gola sartzeko.

Garaipen honek berretsi egiten ditu txuri-urdinek daramaten bide arrakastatsuan. Erritmoa ez dadila gelditu. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia, Le Normand, Aihen (Romero, min.74), Zubimendi, Turrientes (Guevara, min.83), Merino (Aritz, min.90) Januzaj (Portu, min.74), Oyarzabal (kap) (Valera, min.83) eta Lobete.

Elche CF: Casilla, Palacios, Roco, Diego Gonzalez, Mojica, Mascarell, Raul Guti (Gumbau, min.67), Piatti, Fidel (kap) (Pastore, min.87), Lucas (Carrillo, min.67) eta Benedetto.

Gola: 1-0: Oyarzabal, min.81.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi die etxeko Porturi eta kanpoko Casilla, Mojica eta Mascarelli.

Asistentzia: 23.941 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!