Reala garaipenarekin itzuliko da etxera Mallorcatik.Txuri-urdinek bat eta huts irabazi dute Son Moixen jokatutako norgehiagokan. Odegaardek sartutako golak eman dio merezitako garaipena talde gipuzkoarrari.
Norgehiagoka tenperatura altuarekin hasi da. Beroak ez du partidak erritmo azkarra izatea utzi. Etxekoak intentsitate handiarekin hasi dira Moyarengana iristen saiatzen, bandetatik gehien bat. Realak bere estiloari eutsi dio, baloiaren kontrola mantenduz, area bilatu nahian. Hoberena lehen zatia bukatu baino lehen iritsi da. Illarrak pase luze bat eman dio Oyarzabali eta honek Reinak ukitu ondoren zutabean amaitu den errematea egin du.
Bigarren zatian Realak izan du baloiaren kontrola, Mallorcako jokalariak aurrekaldean indarrik gabe utziz. Imanolen jokalariak gehiago iritsi dira erasora baina errematea falta izan zaie. Oyarzabalen jaurtiketa azkar bat eta Illarraren beste bat izan dira Realak izan dituen aukera argienak. Mallorcak arriskuko aukera bakar bat izan du bigarren zati honetan. Garaipena hurbil zegoenaren sentsazioa zegoen eta, azkenean, merezitako gola iritsi da. Odegaardek sartu du gola, Portuk emandako pase on batean. Denboraldi hasiera on honetarako beste hiru puntu. Ekipo honek ilusioa dakar. Ostiralean derbia. Aupa Real.
Fitxa teknikoa:
RCD Mallorca: M. Reina (cap), J. Sastre, Valjent, A. Raillo, L. Agbenyenu, Babá, Salva Sevilla, Dani Rodríguez, Febas (Trajkovski, min.58), Lago Junior eta Budimir (Alegría, min.71).
Real Sociedad: Moyá, Zaldua, Le Normand, Zubeldia, Aihen, Illarra (cap), Merino (Zurutuza, min.73), Odegaard, Januzaj (Portu, min.62), Oyarzabal eta Willian J. (Isak, min.62).
Golak: 0-1. Odegaard, min.81.
Epailea: Pizarro Gómez. Etxeko Raillo eta kanpoko Merino eta Le Normandi txartel horia erakutsi die.