REAL SOCIEDAD B 1-0 REAL SPORTING DE GIJÓN

Merezitakoa

Realak bat eta huts irabazi du gaur eguerdian Zubietan jokatutako Real Sporting de Gijón taldearen aurkako norgehiagoka. 

xuri-Urdinak partida menderatzen hasi dira kanpokoen areara hainbat aldiz iritsiz, baina aukera garbirik gabe. Hainbat izan dira Gorka Álvarezen jokalarien saiakerak, errematatzailerik aurkitu ez duen Sarriegiren erdiraketa bikaina, Naroaren urruneko jaurtiketa… baina ez da nahikoa izan markagailua estreinatzeko. Sporting bere aldetik, kontraerasoan min egiten saiatu da, baina defentsan irmo agertu da etxeko taldea. Lehen zatiko azken minutuetan iritsi dira bi taldeen aurkera garbienak, lehena kanpoko taldearentzat, desbideratuta joan den Lezanoren area barruko jaurtiketa, eta hainbat Realarentzat, atezainak gelditu duen Sarreigiren urruneko jaurtiketa, marra gainetik atera duten Matiren buru errematea, etab. Azkenean, berdinketarekin iritsi dira atsedenaldira.

Aldageletatik igaro ondoren, neurketa berdindu da kanpoko taldearen iritsiera gehiagorekin, baina, hala eta guztiz ere, arrisku handiegirik gabe. Bi taldeak saiatu dira lehena egiten, baina aukera onik gabe. Azken minutuetan bikain estutu du etxeko taldeak eta lan horren saria iritsi da luzapenean. Sarriegik, urruneko jaurtiketa bikaina egin du area kanpotik, atezainak gelditu eta kornerra izan da Realarentzat, akzio horretan bertan, Azpirotzek, Crisen alderaketa baliatu eta neurketako lehen gola egin du baloia sarera bidaliz. Partida amaituta zegoela zirudienean aldiz, Juliak Grandaren jaurtiketa gurutzatua gelditu du atea hutsean utziz. 
Talde Txuri-Urdinaren partida bikaina, etxean denboraldiko lehen garaipena eskuratuz. Datorren asteburuan SD Huesca bisitatuko dute donostiarrek. 

We are Real!


Fitxa teknikoa: 

Real Sociedad: J. Arrula, Etxebeste (Uxue, min. 76), Azpirotz, Mati, H. Uranga, Naroa, Olaetxea (Guridi, min. 63), Intza, Sarriegi, Irune (Enara L., min. 76) eta Isas (Helene, min. 63). 

Real Sporting de Gijón: Cris, Yaiza (Alba, min. 67), Gómez, Rosa, Natalia, Ceci (Ainhoa, min. 85), Redru, Antia (Granda, min. 67), Sonso (Irene, min. 67), Nuri (Sara, min. 87) eta Lezcano. 

Golak: 1-0, Azpirotz, min. 93'. 

Epailea: Mattin Otxoa de Eribe. Kanpoko Alba Fernandez zigortu du. 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!