REAL SOCIEDAD B 3-0 EDF LOGROÑO B

Merezita eta landutakoa

Vídeo

Gure makumezkoen bigarren taldeak hiru eta huts irabazi egin du gaur arratsaldean EDF Logroño Bren aurka Zubietan Bigarren Mailara igotzeko lehian. Bi taldeak erabakita atera dira partidara, amankomuneko helburu bakar batekin: hiru puntuak eskuratzea. Neurketaren lehen zatia nahiko berdinduta hasi da, hala ere, kronometroak aurrera zihoan einean, etxekoek erasorako taktikak hobetu dituzte eta, ondorioz, aurkariaren areara gero eta gehiago iristea lortu dute. Donostiarren aukerarik argienetariko bat lehen zatiaren erdia igarota iritsi da. Area barnean, Mirari Uria ateraruntz jaurti eta gero, atezain errioxarra baloiaren bila atera da eta bi jokalariek gogorki batak bestearekin talka egin dute. Zorionez, inor ez da lesionatu. Aldageletara sartu baino lehen, Rebeca Moreno kanpoko jokalariak lehen gola sartu du Realarentzat baloia bere atera desbideratu ostean.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da txuri-urdinentzat. Defentsan eta erasoan oso eraginkorrak izan dira, aurkaria estutuz eta bere zelaian jokatuz. Etxekoek bi gol sartu dituzte hiru minututan, jokoan izan duten nagusitasuna agerian utziz. Lehenengoa Mirari Uriaren eskutik heldu da, buruz egindako erremate baten ostean; bigarrena, berriz, Uxue Estradaren erdiraketa baten ostean eta, beste behin ere, Uriak bikain errematatzea lortu du. Errioxarrek aukeraren bat edo beste izan duten arren, ez dute asmatu. Garaipen honek Osasuna B taldearekiko aldea murrizten laguntzen du, gainontzeko bi jardunaldiei begira lanean jarraitzera animatuz. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad B: Olatz Santana, Ane Amutxastegi (Elene Guridi, min. 80), Erkuden Lasa, Jone Larrañaga, Laida Balerdi (Malen Solozabal, min. 68), Nahia Aparicio, Izaro Tores, Elene Viles, Mirari Uria, Claudia Fernández eta Uxue Estrada (Sara Roda, min. 64).

EDF Logroño B:  Kethelyn De Sousa, Lucia Arbide, Shilwatso Musungu, Rebeca Moreno (Laura Guerreros, min. 60), Blanca Peñalver, Elena Santamaría (Maria V. Huidoboro, min. 83), Andrea Torres, Laura Martinez, Alba Luzuriaga (Lorena Calvo, min. 90), Alicia Fuentes eta Andrea Leza.

Golak: 1-0: Rebeca Moreno, min. 45+6 (b.a.); 2-0: Mirari Uria, min. 60; 3-0: Mirari Uria, min. 63.

Epailea: Nerea Rebollo. Txartel horia erakutsi die etxeko Izaro Toresi eta kanpoko Rebeca Moreno eta Elena Santamariari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!