Sansek bana berdindu du arratsaldean Gobelan Arenasen aurka, zati bakoitzeko azken txanpan erabaki den partida batean.
Lehen zatia bizia eta lehiatua izan da, baina aukera gutxrekin. Txuri-urdinak ondo aritu dira zelaian, eta Aguirreren pare bat jaurtiketetan aurrea hartzeko zorian egon dira, baina etxeko atezainaren bi geldiketek saihestu egin dute. Eta lehen zatiko azken jokaldian, bizkaitarren iritsiera bakanetako batean, gola iritsi da. Leandrok baloia berreskuratu du area barruan eta, jaurtiketa estu batekin, lehenengoa egin du.
Gipuzkoarrak nagusi izan dira bigarren zatian, eta presentzia etengabea izan dute kontrako zelaian, baina ez dute aukera argirik sortu. Bigarren aldiz jarraian markagailuan atzetik, egoera hori kudeatu eta emaitza defendatu nahi duen aurkariaren aurrean. Txuri-urdinak modu guztietara saiatu dira eta, partidako azken jokaldian, Aguirrek area barruko aldaratze bat aprobetxatu du neurketa berdintzeko.
Merezitako berdinketa lortu du gure filialak, gaurkoan ez delako aurkaria baino gutxiago izan. Horrela, taularen erdian jartzen dira. Datorren asteburuan maila honetako talde onenetako bat hartuko dute Zubietan: Real Racing Club.
Fitxa teknikoa
Arenas Club de Getxo: Carrio, Pol, Uranga, Murua, Celihueta, Rementeria, Rafita (Ivan, min. 73), Leandro (Arzu, min. 89), Gabilondo, Altube (Vieites, min. 63) eta Pradera.
Sanse: Ayesa, Petxarroman, González de Zarate, Pacheco, Jimenez, Olasagasti, Aldasoro (Galarreta, min. 72), Alkain (Martín, min. 61), Navarro, Garrido eta Aguirre.
Golak: 1-0: Leandro, min. 44; 1-1: Aguirre, min. 94
Epailea: Valdes Diaz. Txartel horia erakutsi die etxeko Leandro eta Poli eta kanpoko Olasagastiri.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin