SANSE 3-0 DEPORTIVO ALAVES B

Merezitako garaipena

Vídeo

Sansek garaipenaren bidea berreskuratu du Deportivo Alaves B-ri hiru eta huts irabazi ondoren. Gipuzkoarrak nagusi izan dira hasieratik eta merezitako hiru puntu lortu dituzte.

Txuri-urdinek proposamen desberdina izan dute lehen zati honetan, garaipena bilatuz lehen minututik. Saiatu dira eta beraiek izan dituzte aukera argienak. Kanpokoek, aldiz, etz dute arriskurik sortu eta Sanse fin aritu da atzean. Gorostidik pare bat abagune izan ditu gola egiteko, baina lehenengoan atezainak jaurtiketa urrundu du eta bigarrenean ez du asmatu. Onena, azken minutuan, Lobetek izan du, baina Gonzalezek atera du hankarekin baloia.

Txuri-urdinek nagusitasun horrekin jarraitu dute bigarren zatian eta merezitako saria aurkitu dute golarekin. Alkainek, pase sakon bat aprobetxatu ondoren, ez du barkatu atezainaren aurreran lehenengoa egiteko. Baina gipuzkoarrak bigarren golarekin bila joan dira garaipena bideratzeko. Oso gertu izan dituzte Aranbarrik, buruz korner batean, eta Lobetek, ezker hegaleko jokaldi baten ondoren. Amaitzeko hogei minuturen faltan, Gorostidik lasaitasuna eman dio Sanseri penaltiz sartutako golari esker. Jimenezek, area kanpoko ezkerkada batekin, neurketa erabaki du.

Emaitza honekin, txuri-urdinak bigarren postuan kokatzen dira, liderrarekin berdinduta. Hurrengo astean, gure filialak Haro Deportivori egingo dio bisita, aurten igo berri den taldea.

Fitxa teknikoa:

Sanse: M. Ramirez, Blasco, Aranbarri, Ezkurdia, Jimenez, Zubimendi, Gorostidi, Navarro, R. Lopez (Veiga, min. 89), Alkain (Garrido, min. 74), Lobete (Aldasoro, min. 63).

Deportivo Alaves B: A. Gonzalez, Sarriegi, Gualda, Perera, David, Montolio (De la Fuente, min. 63), V. Lopez, Rivas (Elejalde, min. 73), Alvarez (Arzuaga, min. 70), J. Lopez.

Golak: 1-0: Alkain, min. 52; 2-0: Gorostidi (p.), min. 69; 3-0: Jimenez, min. 88

Epailea: Garcia Riesgo. Txartel horia erakutsi die etxeko R. Lopez eta Aranbarriri eta kanpoko David, Perera eta De la Fuenteri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!