REAL SOCIEDAD 4-1 SD EIBAR

Merezitako garaipena

Vídeo

Realak SD Eibarri irabazi dio nagusi izan den neurketa batean. Donostiarrek hiru puntuak lortu dituzte Le Normand, Oyarzabal, Willian Jose eta Odegaarden golei esker. Goiko postuetan jarraitzeko garaipen garrantzitsua

Txuri-urdinak dena ematera atera dira hasieratik. Kanpokoek ez dute neurketa erosorik proposatu azken norgehiagoketan eta gaurkoan esta gutxiagorik ere. Nagusi izan da Reala eta, hainbat abisu bidali eta gero, Le Normandek lehenengoa egin du buruz ordu erdia bete denean. Poztasunak ez du asko iraun, Diopek berdinketa lortu duelako hortik hamar minutura. Aukera bikaina izan du Willian Josek atsedenaldira iritsi baino lehen, baina ate gainetik joan da jaurtiketa.

Ezinhonbeto hasi da bigarren zatia. Porturen erdiraketa baten ondoren, Oyarzabalek bigarrena sartu du txuri-urdinak markagailuan aurretik jartzeko berriro ere. Hortik gutxira, abantaila handiagotu dute. Willian Joseren erremate ona ezkerreko erdiraketa baten ondoren. Eibartarrek ezin izan dute ezer egin eta azken minutuetan laugarrena iritsi da. Odegaarden gol bikaina are kanpoko ezkerkada bati esker. Javi De Pedroren antzera. 

Garaipena berreskuratu du Realak gaurkoan. Goian daude, baina gehiago nahi dute. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zadua, Aritz (Le Normand, min.9), Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Oyarzabal (kap)(Barrenetxea, min.79), Portu eta Willian J. (Isak, min.66).

SD Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Oliveira, Ramis (kap), Cote, Escalante, P. Diop (Exposito, min.81), Inui (Kike, min.61), Orellama, Pedro León (Quique, min.61) eta Charles.

Golak: 1-0: Le Normand, min.25. 1-1: Diop, min.35. 1-1: Oyarzabal, min.47. Willian J., min.57. 4-1: Odegaard, min.80.

Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Zalduari eta kanpoko Ramis, Diop, Oliveira eta Escalanteri.

Asistentzia: 28.612 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!