Real C 3-0 UD Mutilvera

Merezitako garaipena

Real C-k garaipena lortu du Zubietan UD Mutilveraren aurka (3-0). Gure bigarren filialak hiru puntu garrantzitsu lortu ditu talde nafarraren aurka.

Neurketako lehen berrogeita bost minutuetan gure bigarren filiala izan da nagusi. Mikel Llorentek zuzentzen duen taldea presio handiarekin hasi da goian. Donostiarrek, defentsan ere sendo, ez diote aurkariari ia aukerarik eman lehen zatiko azken txanpara arte. Txuri-urdinen etorrerek ez dute merezitako fruitua lortu, nahiz eta era guztietara saiatu. Horregatik, atsedenaldira hutsean joan dira.

Bigarren zatian erasoari ekin dio taldeak, gol aukera argiekin. Ekintza isolatu batean, bisitariek ia kontraerasoan sartu dute gola, baina Astigarragak baloia ate barrura joatea saihestu du. Azkunek bere taldea aurretik jartzeko aukera izan du; hala ere, txuri-urdinaren jaurtiketa Eliasek gelditu du. Almandozek partidako lehen gola egitea lortu du jaurtiketa gurutzatu baten ostean, baina aurkariaren atezainak ezin izan du ezer egin hori eragozteko. Ochieng ere saiatu da jaurtiketa zorrotz batekin, baina Eliasek eskua atera du gola saihesteko. Mikel Rodriguezek 2-0ekoa sartzea lortu partidako azken hamar minutuetan eta Canalesek markagailua erabakita utzi du partidaren azken minutuetan area ertzetik egindako jaurtiketa baten bidez.

Gure bigarren filialak hiru puntu lortu ditu, Iruñeko estropezuaren ostean. Partida honetan txuri-urdinak nagusi izan dira eta garaipena lortzeko aukera ugari sortu dituzte. Datorren astean Cirboneroren aurka lehiatuko dira. Aupa Real!

Fitxa teknikoa

Real C: Arribas, Almandoz (Canales, min. 63), Larrañaga (kap.), Astigarraga, Beitia, Azkune (Agote, min. 79), Guibelalde (M. Rodríguez, min. 59), Arruti (Lizaso, min. 70), E.García, G. de Heredia eta Pontones (Ochieng, min. 59).

UD Mutilvera Elias, Ceballos, Collante, Mahugo, Santos, Goñi (Ubanel, min. 78), I. Martínez (Aldave, min. 78), Franchez (Dios, min. 63), Ayensa (kap.), Yoldi (Bujanda, min. 78) eta Etxeberria (Sola, min. 70).

Golak: 1-0 Almandoz, min. 63; M. Rodríguez, 2-0 min. 79; 3-0 Canales, min. 88.

Epailea: Ruiz Martín. Etxeko E. García, Almandoz, Ochieng eta kanpoko Ayensari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!