Real C-k ligako bigarren garaipena lortu du Alaves C-ren aurka bat eta huts irabazi ostean. Lehen zatia oso lehiatua izan da, baina donostiarrek abagune ugari sortu dituzte Samuyiwaren hegaletik. Gola, hain zuzen ere, Suediako aurrelariak izan dituen aukera horietako batean iritsi da. Baloi bat utzi dio Jakes Gorosabeli eta honek aurkariaren ateko eskuadratik gola sartu du markagailuan aurretik jartzeko. Bigarren zatian txuri-urdinak erasora atera dira. Ayok eta minutu batzuk geroago Manu Saenzek oso gertu izan dute bigarren gola, areaz kanpotik egindako jaurtiketekin, baina ez dute zorterik eduki. Kanpoko taldeak ez du ia lortu Jimenezen atera iristea eta horrela amaitu da partida. Hau da gure hirugarren taldearentzako bidea, bi garaipen jarraian eskuratu baititu. Hurrengo astean Touring izango dute aurkari Fanderian. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Jiménez, Peral, Calderón, Segurola (kap.), Arana (Ruiz de Illa, min. 68), Owono (Shuaib, min. 87), Sáenz (Larralde, min. 87), D. López, Elcano (Nebreda, min. 59), Samuyiwa (Ayo, min. 68) eta J. Gorosabel.
Deportivo Alavés C: G. García, Irizar, De las Heras, Igor Ortiz, Barros (Azarloza, min. 73), Bueso (Santos, min. 73), A. López, Aranguren (Oteo, min. 73), Barriga (Relloso, min. 53), El Mahboubi (De Viteri, min. 60) eta M. Echevarria.
Gola: 1-0: J. Gorosabel, min. 41.
Árbitro: Iñigo Ortiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Sáenz, Ayo, Owono, Larralde eta Shuaibi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin