Gure bigarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du Eibar B-ren aurka (4-1) Zubietan. Txuri-urdinak nagusi izan dira neurketaren zati handi batean, eta horrela, garaipenaren bidera itzuli dira.
Norgehiagoka nagusitasun argiz hasi dute donostiarrek. Carrerak areaz kanpotik gol bikaina sartu du eta, bi minutu beranduago, Murillok abantaila handitu du Etxeberriarekin konbinazio bikaina egin ostean. Etxekoak hobeto zeudenean, Larrinagak aldea murriztu du eibartarrentzat, urrutitik egindako jaurtiketa batekin. Atsedenaldiaren aurretik, Isasasmendi hirugarrena sartzeko zorian egon da bi ekintza argitan, baina Zorionek gola eragotzi dio bi geldiketa onekin.
Aldageletatik igaro ostean, txuri-urdinek jokoaren kontrola mantendu dute. Bigarren zatiaren hasierako aukerarik arriskutsuena kanpokoentzat izan da Sarasuaren buruz burukoan, baina Mendiburuk bikain urrundu du jaurtiketa. Azken txanpan gure bigarren taldeak beste martxa bat jarri du. Ane Isasasmendik Zorioneren akats bat aprobetxatu du hirugarrena sartzeko eta, azken minutuetan, Anek berak sinatu du laugarrena, area barruan gurutzatutako erremate batekin.
Donostiarren partida bikaina hazten jarraitzeko, sentsazio positiboak berreskuratzeko balio handiko hiru puntu lortu baitituzte. Hurrengo jardunaldian Madrid CFF B taldearen aurka jokatuko dute garaipena lortzeko helburuarekin. Aupa Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria (Losada, min. 46), Azpirotz, Soroa, Etxebeste (kap.), Zunzunegi, Carrera (El Amraoui, min. 72), Isasisasmendi, Mugabure (Arrondo, min. 56), Murillo (Chacón, min. 56) eta Echeverria (Aranburu, min. 56).
SD Eibar B: Zorione, Maren (O. García, min. 80), Amuchastegui, Yerobi, N. Ruiz, Cantero (Apellaniz, min. 60), Arteaga (kap.), Gallastegui, Sarasua, Larrinaga eta Onsoño (C. Hernández, min. 65).
Golak: 1-0: Carrera, min. 10; 2-0: Murillo, min. 12; 2-1: Larrinaga, min. 27; 3-1: Isasisasmendi, min. 69; 4-1: Isasisasmendi, min. 86.
Epailea: Naroa Garayalde. Txartel horia atera die etxeko Etxeberria, Azpirotz, Chacón eta Zunzunegiri eta kanpoko Arteagari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin