Realeko nesken taldeak merezitako garaipen bat lortu du gaur goizean huts eta bi garaitu eta gero San Cristobal de La Lagunako Pablos Abril zelaian Tacuenseri. Talde txuri-urdinak partida serio bat burutu du, aukerarik eskaini gabe defentsa eta azken metroetan fin ibilita, aurreko jardunaldietan merezi izan dituzten hiru puntuak lortzeko. Zelai-erdiko jokoa nagusi izan da lehen berrogeita bost minutuetan. Igor San Miguelenek arriskua eraman dute etxekoen atera, baina markagailua estreinatu gabe. Naiara Beristainen urrutiko jaurtiketa bat 24. Minutuan izan da aukera argienetako bat. Ordu erdia pasata, Manuela Lareok gertu izan du gola area ertzetik egindako bi jaurtiketetan. Etxekoek zailtasunak izan dituzte gipuzkoarren defentsaren aurrean eta ez dira Cristina Cornejoren atera iritsi. Bigarren zatia bikain hasi da txuri-urdinen interesentzat. Leyre Fernandezek gol bikain batekin aurreratu ditu. Kanpoko defentsak etxekoen erreakzioa ezer-ezean utzi eta nagusitasuna mantendu egin du. Manuela Lareoren jokaldi batean, Sarak marran atera du baloia. Hurrengo jokaldian ez du barkatu Realak. Ane Etxezarretak bolea batekin amaitu du aldaratze bat. Gipuazkoarren kontrola amaiera arte mantendu da, etxetik kanpoko lehen garaipena lortuaz. Gaurko hiru puntuekin, hamar dituzte Igor San Miguelenek eta aurrera pauso bate maten dute. Hurrengo larunbatean Real Betis hartuko dute Zubietan. Fitxa teknikoa: UD Tacuense: Pili, Pachu, Selene, Tania (Jesi, min. 46), Tami, Reichel, Andrea, Tibi (Sara, min. 46), Nisa (Lauri, min. 65), Ale (Nazaret, min. 60), Lara. Real Sociedad: Cris, Iraia, L. Baños, N. Mendoza, Ramajo, N. Sanchez, Etxezarreta (M. Zelaia, min. 82), Itxaso, Leyre F. (Chini, min. 64), Beristain (Cirauqui, min. 71), Manu (N. Eizagirre, min. 71). Golak: 0-1: Leyre F., min. 46; 0-2: Etxezarreta, min. 67. Epailea: Subirats Matamoros. Txartel horia erakutsi dio etxeko Jesiri. Igor San Miguel teknikoa pozik agertu da partida amaieran “taldeak egindako lanarekin”. “Zelaiak futbol praktiko bat egitea behatu gaitu eta defentsan sendo egotea lortu dugu”, aipatu du San Miguelek. Hurrengo larunbatean Zubietan Real Betisen aurka jokatuko duten partidari begira, San Miguelek “arerio arriskutsu bat espero dut zelai-erditik aurrera. Erne egon beharko gera bigarren garaipena segidan lortzeko”. 
            
            
            
            
                
                
                
             
                    
                 
     Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin