Sansek merezitako garaipena lortu du CD Calahorraren aurka bat eta huts irabazi ondoren Zubieran gaur arratsaldean. Gipuzkoarrek neurketa menderatu eta azkeneko minutuetan gola sartzea lortu dute
Langreoren neurketarekin alderatuz, gaurkoa nahiko berdintsua izan da; behintzat, garrantzitsuena, emaitza, txuri-urdinen aldekoa izan da. Imanol Alguacilen mutilek kontrolpean izan dute neurketa hasieratik. Bestalde, errioxarrek beraien momentua itxaroten egon dira kontraerasoren baten bila. Gipuzkoarrek arrisku gehiago sortu dute, batez ere, lehenengo zatiko azkeneko minutuetan. Aukera argiena Djouahrak sortu du baina bere jaurtiketa kanpoko atezainak urrundu du azkeneko momentuan. CD Calahorrak ez du arrisku askorik sortu eta Sansek, beraz, ez du ia lanik izan atzean.
Garaipenaren bila jarraitu du Sansek bigarren zatian. Txuri-urdinak golaren bila aritu dira, hainbat aukera sortuz, baina ez ziren oso arriskutsuak. Argienetariko bat Solak sortu du eskuin hegaletik, baina kanpoko atezainak, berriro ere, jokaldia urrundu du. Azkeneko minutuetan gola iritsi da. Merezitakoa. Eskuinetik jaurtitako falta batean, Lapeñak errematatzea lortu du neurketako gol bakarra eskuratuz. Garaipen honekin, Sanse sailkapeneko erdialdean kokatzen da. Hurrengo jaurdunaldian Stadium Gal bisitatuko dute Imanol Alguacilen mutilek Real Unionen aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Gorostidi, Thior (Olaizola, min. 70), Lopez, Djouahra (Veiga, min. 80), Davila (Celorrio, min. 62).
CD Calahorra: Zabal, Gonzalez, Fernandez, Martinez, Morgado, Cardenas, Parla, Barcina (Barace, min. 68), Goñi (Ortega, min. 62), Auzmendi (Duro, min. 76), Ubis.
Gola: 1-0: Lapeña, min. 84
Epailea: Mazo Maruri. Txartel horia erakutsi die etxeko Guevara eta Muñozi y eta kanpoko Goñiri.